Giro onean ari dira ospatzen Dantzari Txiki eguna Beasainen
Eguraldia lagun, Beasaingo kaleetan dantzariak dira nagusi gaur. Murumendi ikastetxean elkartu dira dantzariak eta ondoren geltokiraino joan dira dantza ikuskizunak eskaitzen.
Eguerdian Loinazko San Martin plazan bilkura egin ondoren bazkaltzera joan dira dantzari txikiak. Arratsaldean jarraituko du festak: 16:30ean, dantzaldia egingo dute pilotaleku estalian.
Aurtzaka dantza taldeak Amets Bide (Ordizia), Goruntz (Gabiria), Haurtzaro (Oiartzun), Iztueta (Zaldibia), Lurra (Urretxu), Ostadar (Beasain) eta Tobera (Zegama) taldeak gonbidatu ditu.