Maiatzaren Lehenak oihartzuna izan du Urretxu-Zumarragan
LAB sindikatuak deituta, manifestazioa egin dute eguerdian
Goierriko eta Tolosaldeko LAB sindikatuak deituta, manifestazioa egin dute eguerdian Urretxu eta Zumarragan Langileok Martxan eskuBIDEAK aktiBATUZ! Euskal Herria prekarietatearen aurka lelopean. Ehunka lagun elkartu dira eguerdiko 12:00etan Areizaga-Kalebarren plazan eta bi herriotako kaleak zeharkatu dituzte ondoren, Zumarragako Arcelorreko langileei elkartasuna adieraziz eta langile klase osoaren egoera salatuz.