ANCko bi kidek Kataluniari buruzko hitzaldia eman dute Zegaman
Larunbatean Erabakitzeko eskubidea Katalunian hitzaldia egin zuten Zegaman, Sant Sadurni d’Anoiako Assemblea Nacional Catalanako (ANC) bi kidek parte hartu zuten: Pere Vernet eta Josep Maria Ribas. Kataluniako prozesu independentistari buruz hitz egin zuten eta Sant Sadurniko ANCren esperientzia kontatu. ANCko 10 bat lagun etorri ziren Zegamara. Antolatzaileek topaketa aberatsa izan dela eta aurrerantzean ere elkarlana bultzatuko dutela esan dute.