Gabiriako Baztarrika gaztandegiak irabazi du Gazta Eguneko sari nagusia
Gazta lehiaketa izaten da egun horretako atentzio gune nagusietako bat. Aurten, Goierrin bertan gelditu dira aurreneko hiru sariak. Gaztarik onenarena, Gabiriako Baztarrika gaztandegiak jaso du; bigarren saria Idiazabalgo Aranburu elkarteak; eta hirugarrena ere, idiazabaldar batek, Abel Goiburuk jaso zuen. Posturik dotoreenaren saria berriz, La Leze gaztandegiarentzat izan zen.
Mamirik onena, Minguezena:
Mami lehiaketari dagokionean, Xabier Minguez izan da irabazlea. Duela gutxi hil zaion amonari eskaini dio saria, berak erakutsi baitzion mamia egiten. Bigarren saria Belen Berasategik jaso zuen eta hirugarrena, Juli Berasategik. Epaimahaikoak, aurkeztutako mami guztien kalitatea azpimarratu zuen, eta irabazlea aukeratzea ez zela erraza izan.
Jendetza eta giro ederra izan zituzten atzo, Idiazabalgo XIX. Gazta Egunean. Goizetik hasita, jende ugari bildu zen plaza inguruan, postuekin eta gainontzeko ikuskariekin gozatzera.