Garikoitz Bravo lazkaotarrak laugarren bukatu du Asturiaseko Itzulia
hemen dago ikusgai.
Itzuli batean orain arte izandako posturik onena lortu du Garikoitz Bravo lazkaotarrak, Asturiaseko Itzulia laugarren bukatuta. Caja Rural taldeko Hugh Carthy britainiarrak irabazi du Itzulia, eta Murias Taldeko txirrindulariak 55 segunduko atzerapena izan du sailkapen orokorrean.
Hiru etapako itzulia da Asturiasekoa; azkena, gaur jokatu dute, Bueño eta Oviedo artean. Dani Moreno izan da azkarrena helmugan eta Bravo 6. bukatu du, 19 segundura.
Sailkapen osoa