Urretxuko gobernu taldeak maiatzaren 1eko manifestazioan gertatutakoak arbuiatu ditu
Urretxuko gobernu taldeak LAB sindikatuak deitutako manifestazioan gertatutakoak arbuiatu ditu. “Pintadek, arrautzek eta irainek ez dute herri honek bizi duen egoera sozio-ekonomiko zaila gainditzen lagunduko. Guztiz alderantziz, zenbait pertsonek gaindituak
Urretxuko gobernu taldeak LAB sindikatuak deitutako manifestazioan gertatutakoak arbuiatu ditu. “Pintadek, arrautzek eta irainek ez dute herri honek bizi duen egoera sozio-ekonomiko zaila gainditzen lagunduko. Guztiz alderantziz, zenbait pertsonek gaindituak uste genituen garai bateko jarrerei eustea penagarria da. Baita beraien erreibindikazioak beste langile batzuen eskubideen bizkar egitea ere. Gure elkartasuna adierazi nahi diegu kaltetutako langile, denda eta banketxeei”.