Erbinak urrea, Carrascok zilarra
Emakumezkoen errugbia gero eta indar handiagoa hartzen ari da, eta Ordiziako harrobiak izan du horretan ere zerikusirik. Asteburuan jokatu dute nesken Ohorezko Mailako finala Tuteran, Bartzelonako INEF eta Majadanhonda talde madrildarraren artean. Bi taldeetan ordiziar bana ari dira jokatzen: Amaia Erbina Bartzelonan eta Maitane Carrasco Majadahondan. Kataluniarrek 34-14 irabazi zuten, nahiz eta partida emaitzak erakusten duena baino parekatuagoa izan. Horrenbestez, Erbinak eta bere taldekideek txapeldunaren kopa eta urrezko domina lortu zituzten; Carrascorenek berriz, zilarrezkoa. Zelaian biak arerio izan arren, ordea, bi ordiziarrak gustura eta irribarretsu agertu ziren partidaren ondoren.
Ander Alberdik ere domina lortu du
Nesken Ohorezko Mailakoa ez da izan ordiziar jatorriko errugbilariek asteburuan jokatu duten final bakarra. Izan ere, Ordizia Rugby klubeko Ander Alberdik, 20 urtez azpiko munduko txapelketan parte hartu du Zimbawen, Espainiako selekzioarekin. Partida estua izan bazen ere, Samoak lortu zuen garaipena azken minutuetan lortutako entsegu bati esker. Horrenbestez, Alberdik eta bere taldekideek zilarrezko dominarekin konformatu behar izan zuten.