Narama eta Loinatz abesbatzen kontzertua gaur Igartzan
Loinatz jaien aurreko kontzertua eskainiko dute gaur, 20:00etan, Igartzako jauregian, herriko Narama eta Loinatz abesbatzek.Xabier Sarasolak zuzentzen duen Narama abesbatza gazteak Arantxa Gastesi izango du lagun pianoan. Ven Kan Sigla, Txiripitona, Se...
Loinatz jaien aurreko kontzertua eskainiko dute gaur, 20:00etan, Igartzako jauregian, herriko Narama eta Loinatz abesbatzek.
Xabier Sarasolak zuzentzen duen Narama abesbatza gazteak Arantxa Gastesi izango du lagun pianoan. Ven Kan Sigla, Txiripitona, Secrets of the wind, The tide rises, Itzulera eta Narama abestiak kantatuko dituzte.
Loinatz abesbatzak, berriz, Junkal Guerreroren zuzendaritzapean, Zutaz, Shall I, Compare Thee, Bi kanta eta dantza bat, Nahi zuya yin? eta Walking in the spirit abestiak.
Kontzertuaren amaieran elkarrekin abestuko dituzte Don’t worry, be happy eta Kontrapas.













