Emusik jaialdia Urretxu eta Zumarragara ere heldu da
Donostia 2016ren Emusik egitasmoa Urretxu eta Zumarragara ere heldu da, Secundino Esnaola musika eskolaren eta udalen eskutik. Emusik Europako musika eskolen topaketa erraldoia da. Atzo, Suitzako gitarra talde batek eta
Donostia 2016ren Emusik egitasmoa Urretxu eta Zumarragara ere heldu da, Secundino Esnaola musika eskolaren eta udalen eskutik. Emusik Europako musika eskolen topaketa erraldoia da. Atzo, Suitzako gitarra talde batek eta Alemaniako banda batek jo zuten. Suitzatik hamabi musikari etorri ziren eta Alemaniatik 62. Ongi etorria Zelai Arizti parkean egin zieten. Irrintzi dantza taldekoek aurreskua dantzatu zuten eta ondoren musika eskolako trikitilarien laguntzaz Areizaga-Kalebarrenera joan ziren. Han Urretxuko musika tailerrekoekin elkartuko ziren eta Gernikako Arbola plazara joan ziren. Han, kontzertua egin zuten.
Gaur, kataluniarrak eta eslovakiarrak etorriko dira Urretxu-Zumarragara. L’Hospitalet de Llobregatetik 70 lagun etorriko dira eta Eslovakiatik hamalau. Ongi etorria Urretxuko Iparragirre plazan egingo diete, 10:30ean. Lurra dantza taldekoek aurreskua dantzatuko diete eta ondoren Gernikako Arbola plazara joango dira bi herrietako txistulari taldeekin eta Zumarragako bandarekin. Bertan, 11:00etan, kontzertua egingo dute. Europako ereserkiarekin hasiko da eta Emusiken ereserkiarekin amaituko da. Aurkezle lanak Amaia Aranburu kazetariak egingo ditu. Andoni Imazek eta Jorge Fernandezek emanaldia bideoz grabatuko dute eta Javi Alonsok argazkiak aterako ditu.