Larunbat arratsaldean Bide Berdearen eguna ospatu zuten Ormaiztegi eta Mutilo arteko bidean. Ormaiztegiko plazatik abiatu eta 8,4 kilometroko bidea egin zuten Mutiloako Bernaola baserriraino joan eta etorri. Itzulerakoan, Liernin meriendatu zuten; gazta eta menbriloa jan zituzten, sagardoarekin.