Beasaingo Loinatz jaietako Koadrillen egunaren barruan, areto futbol txapelketako finala jokatu dute gaur. Txarangak eta blusa koloretsuz jantzitako koadrillak lagun zituztela, giro ederra izan da partida osoan zehar. Ligaxka eta kanporaketak jokatu eta gero, Zintzharri eta Jazpana taldeak iritsi dira finalera. Beltzezko taldeak aurrea hartu du markagailuan, eta nagusi izan da lehia osoan zehar. Azkenean, 4-2ko emaitzarekin irabazi dute Zintzharrikoek.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.