Aldundiak Arcelorren berriro lanean hasteko aukera galdutzat eman du
Aldundiak Zumarragako Arcelor Mittal lantegian berriro lanean hasteko aukera galdutzat eman du. Prozesua bigarren fase batean sartu dela uste du. Aldundiaren ustez, bi aukera bakarrik daude: inbertitzaile batek lantegia erostea
Aldundiak Zumarragako Arcelor Mittal lantegian berriro lanean hasteko aukera galdutzat eman du. Prozesua bigarren fase batean sartu dela uste du. Aldundiaren ustez, bi aukera bakarrik daude: inbertitzaile batek lantegia erostea eta langileek birkolokazioak negoziatzea.
Aldundia eta Jaurlaritza langile batzordearekin elkartu dira gaur atzo enpresako zuzendaritzarekin izandako bileraren berri emateko. Inbertitzaileak bilatuko dituztela agindu diete. Imanol Lasa Aldundiko bozeramaileak Europar Batasuna eta Estatu espainiarra kritikatu ditu: bata Txinaren dumping-ari aurre egiten ez diolako eta bestea argindarraren prezioa jaisteko ezer egiten ez duelako.