Festa egun lasaia Beasainen, azoka eta kultur ekitaldiekin
Atzoko parranda egunaren ondoren, egun lasaia izan dute gaur Beasaingo Loinatz jaietan. Ganadu eta azienden erakusketak, artisau postuek eta plazapeko azokan egindako lehiaketak osatu dute baserritarren eguneko eskaintza. Plazan berriz, haur eta helduen sokadantza eta bertsolarien saioa izan dituzte. Aurten, Sarriegi, Egaña, Zubeldia eta Lujanbio aritu dira kantuan. Gaurko egunaren ondotik, jaiek atsedena hartuko dute, ostiralera arte.
AZOKAKO SARIAK Jatorrizko barazkiak 1. saria. Patxi Arizmendi. Iturriotz baserria. Arama. 2. saria. Josetxo Mendia. Altzibar baserria. Zegama. 3. saria. Arantxa Aranburu. Abarizketa baserria. Beasain. Hornidura 1. saria. Arantxa Aranburu. Abarizketa baserria. Beasain. 2. saria. Maria Jesus Mujika. Altune baserria. Beasain. 3. saria. M. Rosario Txintxurreta. Atari Eder baserria. Beasain. Loreak 1. saria. Aritz Urretabizkaia. Agerre baserria. Arama. 2. saria. Iñaki Azanza. Zaldibia. 3. saria. Frantziska Goitia. Basarte Goikoa baserria. Beasain.