Dosekilibrados taldeak irabazi du Antzezmotz lehiaketako bigarren kanporaketa
Errenteria eta Irungo Dosekilibrados taldeak irabazi du Antzezmotz antzerki labur lehiaketako bigarren kanporaketa, umorezko istorio batekin. Esther Poveda berrobitarrak ere lan bikaina egin du eta epaileek zalantza handiak izan dituzte.
Errenteria eta Irungo Dosekilibrados taldeak irabazi du Antzezmotz antzerki labur lehiaketako bigarren kanporaketa, umorezko istorio batekin. Esther Poveda berrobitarrak ere lan bikaina egin du eta epaileek zalantza handiak izan dituzte. Hurrengo saioa larunbatean izango da, 22:30ean, Labeagan. Hiru taldek parte hartu duteko dute: Edu Elias eta Barbara Rivas herritarrenak eta iazko lehiaketa irabazi zuen La Nave talde nafarra.