'Euskadiko ogiaren lagunak' saria eman diote Tibur Agirre legazpiarrari
Tibur Agirre legazpiarrak artisau eran egiten du ogia Igaralde baserrian, eta bisita ugari jasotzen ditu urtean zehar. Gaur goizean, Euskadiko Ogiaren Lagunok elkarteak saria eman dio, Gasteizen. Euskal Herriko hainbat okini eman diote Euskadiko ogiaren lagunak saria, eta Agirrek ere izendapena jaso du.