Aratz Igartzabalek eta Eneko Araiztegik ordezkatu dute Goierri, Ane Belokirekin batera.
Beasain Goiztiri AEK euskaltegiak Goierrialdea eta Tolosaldea taldeen arteko bertso desafioa antolatu du bihar Beasainen. Basakana tabernan 18:00etan hasiko dira kantuan eta herrigunean tabernaz taberna egingo dute bertso jarduna.
Goierriren izenean,
Ane Beloki legazpiarra, Aratz Igartzabal gabiriarra eta Eneko Araiztegi segurarra ariko dira. Tolosaldekoen izenean, berriz,
Haritz Mujika, Imanol Irazustabarrena eta Iñigo Gorostarzu Etxorde. Gai jartzailea Eresti Oiarbide izango da. AEK-tik zehaztu dutenez, «Oiarbidek gidatuko du saioa, euskaltegiko ikasleekin landutako gaiak eta berak prestatutakok tartekatuta».
Epaileak, entzuleak
Basakana, Bideluze, Aldaxka, Tti-Tta, Iturralde eta Plazape tabernetan egingo dituzte saioak. «Tabernaz taberna ibiliko gara eta geldialdi bakoitzean bertso jarduna izango da. Jardunaren amaiaren entzuleek zein gustatu zaien gehien adieraziko dute, eta amaieran, bozka gehien jaso dituenak irabaziko du», diote.