Lazkaon merkataritza bonua sortu dute, eta 40 euro ordainduta 50 gastatu ahalko dira
Lazkaoko merkataritza eta herriko komertzioa indartze aldera, erosketa-bonua sortu dute udalak, Lazkaon elkarteak eta beste zenbait merkatarik. Kanpaina etzitik ekainaren 18ra izango da. Udaletxean erosi ahalko dira bonuak, 40 euro ordainduta (pertsonako bi gehienez), 09:00etatik 18:00etara. Ondoren, kanpainarekin bat egin duten 40 komertzioetako batean 50 euro gastatu ahalko da. 10 euroko balioko txarteltxoetan banatuta dator bonua, trukea errazteko.
Herri “bizia eta dinamikoa” egiteko eta Lazkaoko garapen ekonomikorako merkataritzak beraldiko garrantzia duela azaldu dute, gaur, kanpainaren sustatzaileek. Lazkaoko komertzioa “kalitatezkoa eta anitza” dela, eta hori mantetzeko herritarrei dei egin diete herrian bertan erosketak egiteko.
Denera 200 bonu aterako dituzte. Bakoitzaren 10 euroko gainbalioa Lazkaoko Udalak finantzatuko du.