Arkatzak antolatu du lehiaketa, eta 48 gaztetxok parte hartu dute.
Marrazki lehiaketako sarituak. / Arg.: Maialen Igartua
Larunbatean marrazki lehiaketa egin zuten Legazpin, Arkatza marrazki elkarteak antolatuta. Gaur arratsaldean egin dute sari banaketa, kultur etxean. Bertan izan dira Arkatzako irakasleak, Koldobike Olabide alkatea eta Iñigo Imaz zinegotzia. Guztira 48 herritarrek parte hartu dute lehiaketan, eta Arkatzakoek eskertu egin dute parte hartzea.
Lehiaketara aurkeztutako marrazki guztiekin
erakusketa jarri dute kultur etxean, eta ostiralera arte izango da irekita, 17:00etatik 20:00etara.
SARITUAK
A maila:
- Carla Lopez
- Oinatz Lazkanoiturburu
- Liher Martinez de Albeniz
B maila:
- Ane Conde
- Lorea Fernandez
- June Arranz
D maila:
- Jokin Conde
- Saioa Gutierrez
E maila:
- Ane Urzelai
- Nagore Balenciaga