Izaro Velasco legazpiarrak jantzi onenaren saria jaso du bere sailean.
Finalean parte hartu duten lau legazpiarrak. / Arg.: Sustraiak
Sustraiak Dantza Taldeak eta Legazpiko Udalak antolatuta, Euskal Herriko Gazteen Neskatxena Txapelketa jokatu zuten larunbatean Latxartegi aretoan. 30 neskak parte hartu zuten, adinaren araberako bi kategoriatan banatuta: A kategoria (7-11 urte) eta B kategoria (12-15 urte).
Lau legazpiarrek partu zuten txapelketan: Izaro Velascok, Marene Etxeberriak, Mirene Etxeberriak eta Irantzu Perezek.
Kategoria bakoitzeko irabazleek Juan Mari Burgerak diseinatu eta Ricardo Mediavillak landutako
eskultura bat jaso zuten saritan. Epaimahaia Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko kideek osatu zuten. Goiz Deia Txistulari taldeak, berriz, doinua eman zien dantzariei.
Irabazleak
- A kategoria: Olatz Azkue (Lezo).
- B kategoria: Katerin Artola (Oiartzun)
Jantzirik onena
- A kategoria: Izaro Velasco (Legazpi)
- B kategoria: Katerin Artola (Oiartzun)