Zumarragako alkateak inbertitzaile baten bila ari direla esan du
Mikel Serrano Zumarragako alkateak Arcelor Mittal enpresaren Zumarragako lantegia erosiko duen inbertitzaile baten bila ari direla esan du. Enpresa bideragarria dela gehitu du eta Jaurlaritzari eta Aldundiari inbertitzailea elkarrekin bilatzea
Mikel Serrano Zumarragako alkateak Arcelor Mittal enpresaren Zumarragako lantegia erosiko duen inbertitzaile baten bila ari direla esan du. Enpresa bideragarria dela gehitu du eta Jaurlaritzari eta Aldundiari inbertitzailea elkarrekin bilatzea eskatu die. “Eusko Jaurlaritzak, aditu beten aholkua jarraituz, altzairutegia eta labea berritzeko, ekoizpen prozesua hobetzeko eta zepak merkaturatzeko inbertsioak egitea proposatu zuen. Irtenbiderik onena lantegi erosiko duen inbertitzaile bat aurkitzea da”.Bestalde, Zumarragako langileen maila goraipatu du. “Maila altuko langileak dira, oso espezializatuak, eta sektore horretako edozein enpresak edozer egingo luke plantilan edukitzeagatik”.