Aizkorpeko bost herriren arteko txapelketako finalak Mutiloan
XI. Bost Herrien arteko Txapelketan 77 haur eta gaztetxok parte hartu dute. Mutiloako pilotalekuan lau mailatako finalak jokatuko dituzte, 16:00etan hasitaZegama, Segura, Zerain, Mutiloa eta Idiazabalgo pilotari gazteek jokatzen duten XI. Bost Herrien...
XI. Bost Herrien arteko Txapelketan 77 haur eta gaztetxok parte hartu dute. Mutiloako pilotalekuan lau mailatako finalak jokatuko dituzte, 16:00etan hasita
Zegama, Segura, Zerain, Mutiloa eta Idiazabalgo pilotari gazteek jokatzen duten XI. Bost Herrien arteko Txapelketa iritsi da azkenera. Bihar jokatuko dituzte finalak, 16:00etan, Mutiloako pilotalekuan.Guztira 77 pilotarik hartu dute parte aurtengo txapelketan, 20 pilotari iritsi dira finalera.
Aurrebenjaminetan, Zegamako bi talde iritsi dira finalera: Urtzi Etxeberria, Oinatz Otaegi eta Julen Galdos, Aratz Collado, Abiot de Prado eta Manu Otegiren aurka ariko dira.
Lehen urteko benjaminetan, Zegamako Eneko Agirre, Xoan Otero eta Oier Errasti, Idiazabalgo Manex Kerejetaren eta Haritz Mintegiren aurka lehiatuko dira.
Bigarren urteko benjaminetan, berriz, Zegamako Ander Ormazabal eta Ander Otegik, Segurako Ortzi Arregi, Unai Eguren eta Manex Berategiren aurka jokatuko dute finala.
Alebinetan, azkenik, Zegamako Unai Barandiaranek eta Egoi Telleriak, Idiazabalgo Iker Garcia eta Unax Aldasororen aurka neurtuko dituzte indarrak.
Sari banaketa
Finalista guztiek kopa bana izango dute saritzat eta parte hartzaile guztiek, domina bana. Sari banaketaren ondoren, mokadutxoa izango dute guztiek.