Aritz Egeak eta Laida Elizegik irabazi dute UZ Trail mendi lasterketa
Goierri Garaia Mendi Lasterketa taldeak antolatuta, Urretxun eta Zumarragan UZ Trail lasterketa jokatu dute gaur arratsaldean. Bi ibilbide izan dira aukeran: luzea, 22 kilometrokoa, edo motza, 11 kilometrokoa. Lasterketa luzean
Goierri Garaia Mendi Lasterketa taldeak antolatuta, Urretxun eta Zumarragan UZ Trail lasterketa jokatu dute gaur arratsaldean. Bi ibilbide izan dira aukeran: luzea, 22 kilometrokoa, edo motza, 11 kilometrokoa. Lasterketa luzean Aritz Egea urretxuarra eta Laida Elizegi zaldibiarra izan dira irabazleak. Motzean, Ander Nafarrate arrasatearra eta Igone Campos zumarragarra.
Bestalde, UZ Trail puntuagarria da Goierri Koparako. Gaurko lasterketaren ondoren, Iker Iztueta segurarrak eta Laida Elizegi zaldibiarrak jarraitzen dute lidergoan.
SAILKAPENAK
Mutilak (Lasterketa luzea):
- Aritz Egea. 1.57.13 (Urretxu)
- Juanjo Igarzabal. 2.08.20 (Zumarraga)
- Oscar Barriuso. 2.14.54 (Najera)
Neskak (Lasterketa luzea):
- Laida Elizegi. 2.32.05 (Zaldibia)
- Maite Zabaleta. 2.46.09 (Oñati)
- Monica Grajera. 2.49.14 (Alkiza)
Mutilak (Lasterketa motza):
- Ander Nafarrate. 1.03.45 (Arrasate)
- Unai Cobos. 1.05.00 (Ordizia)
- Imanol Inza. 1.06.00 (Zumarraga)
Neskak (Lasterketa motza):
- Igone Campos. 1.23.57 (Zumarraga)
- Ainhoa Unanue. 1.25.39 (Urretxu)
- Maria Jesus Silvano. 1.27.41 (Donostia)
Goierri Kopako liderrak:
- Mutilak: Iker Iztueta (Segura)
- Neskak: Laida Elizegi (Zaldibia)
- Mutilak, lasterketa motzak: Imanol Inza (Zumarraga)
- Neskak, lasterketa motzak: Garazi Golmayo (Zaldibia)