Rafael Gerrikok lore sorta eskaini dio bere bikotea izan zen Mari Karmen Elorzari.
Segurako Euskal Herriko dantza txapelketak 40. urteurrena beteko du aurten, eta dagoeneko ospakizunetan dira segurarrak. Gaur, bigarren ekitaldia egin dute: herriko Aspilla dantza taldearen emanaldi berezia eta orain arte dantza txapelketan parte hartu izan dutenei dantzari herritarrei omenaldia; Rafael Gerriko, Mari Karmen Elorza zena, Miren Gallastegi eta Saioa Arostegiri, hain zuzen ere.
Dantzari txikiek agurra dantzatzearekin batera, lore sorta bana ere eman diete.
Ekitaldia Errebotean egitekoa bazen ere, eguraldi txarragatik Baratze pilotalekuan egin dute.