Mosaikoa egin dute Larraitzen ekainaren 5eko galdeketaren atarian
Gure Esku Dago dinamikak antolatuta, 200 goierritarretik gora izan dira Larraitzeko zelaian, eta galdeketan parte hartzeko deia egin dute.
Maialen Igartua
Goierri
Duela bost urte bezala, Gure Esku Dago dinamikak giza mosaikoa egin du Larraitzen. Aurretik, segalariek boto kutxa bat irudikatua zuten zelaian, belarra moztuta. Gaurko ekitaldian, boto kutxa horren gainkaldean eta azpikaldean jarri dira 200 lagunetik gora, E5 eta Elkarrekin hitzak irudikatuz.
Galdeketarako astebete falta den honetan, parte hartzeko deia zabaldu nahi izan dute ekitaldi honekin. “Boto kutxak ez du ezertarako balio erabilpenik ematen ez bazaio, eta erabiltzeko borondatea behar da; gaur Larraitzen ikusi da ehundaka goierritarrek dutela borondate hori”, adierazi du Angel Oiarbidek.
Ekainaren 5eko galdeketan parte hartzea ahalik eta handiena izatea nahi du Oiarbidek, baina, batez ere, jendeari bere borondatea azaleratzeko aukera ematea baloratzen du. “Gure helmuga Euskal Herrian galdeketa handi bat egitea da, gure etorkizuna erabakitzeko”.
Larraitzeko zelaian egin dute mosaikoa. / Argazkia: Josu Altzelai
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.