Beasaingo Arri BKL-ko mutil infantilak Euskadiko txapeldun
Atzo arabarrei irabazi ondoren, gaur, bizkaitarrak, Gernika 02 taldea, mendean hartu dute Beasaingo Arri BKL saskibaloi taldeko infantil mutilek, 43-37.
Arri BKLeko arduradunek diotenez, “talde sendoa” zen bizkaitarrena, baina “gaur ere mailarik hoberena erakurtsi du Arri BKLek eta Euskadiko txapela Beasainera ekarri dugu”.
Garaipen bikoitz honekin, talde osoari eta guraso guztiei zorionak eta eskerrak eman nahi dizkiete Arri BKLeko arduradunek. Gaurko partidan ere 40 bat lagun elkartu dira Euskadiko finala ikusteko.