«Pilotalekua izan da kirola egiteko izan dugun tokia, eta zer ikusi, hura ikasi»
Mikel Arantzegi (Olaberria, 1988) herriarteko pala txapelketa jokatzen ari da Olaberria ordezkatuz. Finalaurrekoetako joanekoan Andoainen aurka 2-0 galdu ondoren, itzuliko partidak ...
Mikel Arantzegi (Olaberria, 1988) herriarteko pala txapelketa jokatzen ari da Olaberria ordezkatuz. Finalaurrekoetako joanekoan Andoainen aurka 2-0 galdu ondoren, itzuliko partidak dituzte asteburuan, herriko pilotalekuan. Palarako zaletasun handia dago bertan, «Pilotalekua izan da kirola egiteko izan dugun tokia, eta bertan zer ikusi, hura ikasi. Azken urteetan, gainera, txapel batzuk lortu izanak badu bere eragina».
Pilotari bat.
Aimar Olaizola.
Paleta ala pala motza?
Paleta.
Zaletasun bat.
Motor mundua.
Pelikula bat.
60 segundos.
Musika talde bat.
Hesian
Abesti bat.
Lemak, aingurak, Berri Txarrak.
Janari bat.
Entsalada.
Edari bat.
Sagardoa.
Oporretarako leku bat.
Mediterraneoko kosta.
Amets bat.
Kotxe historiko bat zahar-berritzea nire kabuz.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Maranellon bertan (Italia) Ferrari bat gidatzeko txartela.
Zeri diozu beldurra?
Sufrimenduari.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Beste norbaiten irribarreak.
Goierriko txoko bat.
Oianguko parkea.
Herriko alkate bazina…
Buruhauste gehiegi, hobe palan jokatzen segi.
Olaberrian biziko ez bazina?
Batek daki, baina ez oso urruti, ederki bizi gara Goierrin!