Ultra trail lasterketa larunbatean egin zen, Europako Mendietan, Asturias eta Leon artean
Osinalde bigarren emakumezkoa izan zen iazko Goierriko Bi Handietan
Lehena iritsi zen helmugara larunbatean Aitziber Osinalde korrikalari legazpiarra Leon eta Asturias artean, Europako Mendietan egin zen El Cainejo Desafioa deituriko mendi lasterketan. Ultra trail proba horrek 50 kilometroko ibilbidea eta 10.200 metroko desnibela zituen. Proban parte hartzeko atera ziren 300 korrikalarietatik 62 bakarrik iritsi ziren helmugara. Osinaldek 12 ordu eta 5 minutuko denbora egin zuen El Cainejo Desafioaren bigarren edizio honetan.
Lasterketaren sari banaketa bertan behera geratu zen, boluntario gisa lanean ari zen gizonezko bat hil egin zelako, proban zehar mendi malda batetik behera erori eta gero.