Ertzaintzak bost lagun atxilotu ditu asteburuan Ordizian eta Beasainen

Hainbat ertzain patruila gerturatu eta bere aurkako atxilotze agindua zuen gizonezkoa eta beste hiru lagun atxilotu dituzte, “agenteen aurkako atentatu eta erresistentzia delituak egotzita”. Ertzaintzak jakitera eman duenez, “erasoa jasan duten bi agenteak ospitalera eraman behar izan dituzte kolpe eta zauri ugariren ondorioz”. Senda agiria jaso dute dagoeneko. “Une honetan, Ertzaintzak ikerketa zabalik du gertakariotan parte hartu duten gainontzeko lagunak identifikatu eta atxilotzeko”.
Beasainen beste atxilotu bat
Bestalde, Beasainen, larunbat gauean Beasainen, 36 urteko gizonezko bat atxilotu zutela jakinarazi dute Ertzaintzatik, osasun publikoaren aurkako delitua egotzita. Atxilotuak 125 speed gramo zeramatzan Ertzaintzaren arabera.
