Ezekiel Vazquez, Xabat Mujika eta Erika Vazquez igerilariek emaitza onak lortu dituzte Gipuzkoako selekzioarekin
Bilboko Artxanda igerilekuan jokatu den eskolarteko jokoen XXXV. Euskadiko Igeriketa txapelketan emaitza onak lortu dituzte Beasaingo Igartza taldeko Ezekiel Vazquez, Xabat Mujika eta Erika Vazquezek Gipuzkoako selekzioarekin.
Ezekiel Vazquez bular estiloan aritu zen 200 metroan (2:55:99) eta 100 metroan (1:22:60). Bietan bere marka pertsonalak hobetu zituen. Euskadiko txapelketarako minima eskuratu du, gainera.
Xabat Mujika tximeleta estiloan lehiatu zen, 100 (1:20:71) eta 200 metroan (2:54:69). Mujikak ere bere marka pertsonalak segundo batean eta segundo eta erdian hobetu zituen.
Erika Vazquezek, azkenik, bizkar estiloan 100 metroan (1:18:91) eta 200 metro estiloetan (2:58:54) parte hartu zuen, bere marka pertsonala 3 segundoan hobetuz.