Irantzu Aizpurua gogoan
Beasain KE-k omenaldia eskaini zion atzo Loinatz futbol zelaian, duela urtebete hil zen Beasain futbol taldeko Irantzu Aizpurua ataundarrari.
Batetik, lore sorta, 6 zenbakidun kamiseta eta Irantzu Aizpurua, gure artean betirako 2005-2015 esaldia zeraman plaka oroigarria eman zizkieten familiari. Plaka hori, Igartza futbol zelaiko sarreran jarriko dute.
Eta bestetik, Realeko neskek ere Realeko kamiseta eman zieten senditartekoei; atzo Realeko kapitaina izan zen Ane Etxezarretak eman zien. Etxezarreta beasaindarra da eta Irantzurekin jokatu zuen Beasainen. Etxezarretak 6 zenbakiarekin jokatu zuen, Irantzuren zenbakiarekin.