Uxua Barandiaran Gavingo mendi lasterketan irabazle
Atzo Huescako (Aragoi, Espainia) Gavin herrian jokatutako mendi lasterketan, Beasaingo Bealak taldeko Uxua Barandiaran zegamarra izan zen senior nesketan lehenengoa (baita nesken sailkapen orokorrean ere). 19 kililometro eta 2.400 metroko desnibel metatua zituen lasterketak eta Barandiaranek 2:22:42ko denbora behar izan du lasterketa amaitzeko.