Hiru belaunaldi elkarrekin Gure Esku Dagoren herri galdeketan botoa ematen
Beasaingo Aranealde elkartera eraman dute Beasaingo Gure Esku Dagokoek erabakitzeko eskubidearen aldeko botoak jasoko dituen hautestontzietako bat. Izan ere, 91 urteko Ixabel Olanok, Beasaingo Ikastolako lehenengo andereñoak, bere seme Luis Mari Sarriegik eta bere biloba Mikel Alvarezek, aurretiazko botoa emateko hitzordua egina zuten.
“Bozketa xelebre samarra” iruditu bazaio ere, goierritarrak botoa ematera joateko animatu nahi izan ditu. Izan ere, “Madrilek lehen asko txupatu digu eta nahikoa da”, esan du Ixabel Olanok.