Osakidetza langileek kontzentrazioa egin dute ospitalean
Osakidetzako langileek Zumarragako ospitalean kontzentrazioa egin dute, «kendutako eskubideak» berreskuratzea eskatzeko. Mobilizazioa Osakidetzako sindikatu ia guztiek deitu dute. Ehundik gora langilek parte hartu dute. Kontratazio eta aldi baterako langileen ordezkatzeen
Osakidetzako langileek Zumarragako ospitalean kontzentrazioa egin dute, «kendutako eskubideak» berreskuratzea eskatzeko. Mobilizazioa Osakidetzako sindikatu ia guztiek deitu dute. Ehundik gora langilek parte hartu dute. Kontratazio eta aldi baterako langileen ordezkatzeen inguruan ez dutela oraindik inongo akordiorik lortu gogoratu dute. «Osakidetzan dagoen denborazkotasun tasa (%30etik gorakoa) eta langileen bataz besteko adina direla eta, Osakidetzaren jarrerak langileen lan baldintzen eta zerbitzuaren kaltetzea dakar. Ezinbestekoa da denborazkotasuna murriztea eta kontratazioa handitzea».
Langileen ordezkari legalei langile kopuru zehatza emateko ere eskatu dute, kontratazioaren jarraipena egin ahal izateko. «Legealdi hasieran agindu zuten gardentasuna, promesa bat besterik ez da oraindik». Horretaz gain, besteak beste, soldata jaitsi eta ondoren izoztu egin zietela, aparteko ordainsari bat kendu zietela, karrepra profesionala eten zutela eta bajak lehen egunetik ez dituztela ordezkatzen gogoratu dute. Hori guztia dela eta, «ostutako eskubideen berreskuratzea» exijitzen jarraituko dutela azaldu dute.