Zikloturistak Goierri ezagutzen
219 pertsonek parte hartu dute asteburu honetan egin den Goierri Ezagutzen zikloturista martxan. Bi ibilbide egin ziren. Luzeak 122 kilometro zituen eta parte hartzaileen %60ek honakoa egin zuten. Laburrak, berriz, 88 kilometro. Ibilbide osoa egiteko h...

219 pertsonek parte hartu dute asteburu honetan egin den Goierri Ezagutzen zikloturista martxan. Bi ibilbide egin ziren. Luzeak 122 kilometro zituen eta parte hartzaileen %60ek honakoa egin zuten. Laburrak, berriz, 88 kilometro. Ibilbide osoa egiteko hiru ordu eta 40 minutu behar izan zituen lehenak. Antolakuntza pozik agertu da guztia pentsatu bezala atera zelako. Zikloturistez gain, laguntza lanetan 45 boluntario aritu ziren. Amaieran janaria eta edaria banatu ziren partehartzaileen artean.