Albaola euskal baleontzien egitura nola egiten zen erakusten ari da Igartzan
Beasaingo Udalak, Aldundiak eta Albaolak hainbat ekitaldi antolatu dituzte, Igartzan. Gaur eta bihar, bertako presa bisitatzeko (Erdi Aroko egur ingeniaritzaren lekuko bakarra da Europan) eta euskal baleontzien egitura nola egiten zen ikusteko aukera dago. Gainera, Euskal presentzia Ternuan erakusketa bisita daiteke. Gaur, 17:30ean, haurrentzat papiroflexia tailerra egongo da. Baleontziaren erreplika bat egingo dute.