Kutxak botoen zain
Ekainaren 5ean 58.066 goierritarrek dute Gure Esku Dagok antolatu duen galdeketan botoa emateko aukera. Galdera bakarra –Nahi al duzu euskal estatu burujabe ...
Ekainaren 5ean 58.066 goierritarrek dute Gure Esku Dagok antolatu duen galdeketan botoa emateko aukera. Galdera bakarra –Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?–, eta balizko erantzunak hiru –bai, ez ala zuri–. Goierrin erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritar denek bozka dezakete, dagokion agiriak aurkeztuta. Hautesmahaiak –ikus beheko taula– 09:00etatik 20:00etara egongo dira irekita.
Hautesmahaiak herriz herri
- Ataun
– San Gregorioko plaza ondoko etxeko bajeran.
– San Martin. Udaletxe ondoko etxeko bajeran. - Arama
– Aramako plaza (frontoi txikia). - Altzaga
– Altzaga Bidea 1 (sagardotegi ondoan). - Beasain
– Igartza Oleta kalea, Loinaz futbol zelai ondoko aparkalekua.
– Nafarroa Etorbidea,4 (Gure Esku Dagoren egoitza).
– Loinazko San Martin plaza.
– Ezkiaga auzoa, Oriako pasealekua 2, behea. - Ezkio
– Anduagako eliz ataria. - Itsaso
– Alegiako eliz ataria.
– Goian, eskola zaharra. - Gabiria
– Gabiriako plaza nagusia. - Gaintza
– Pilotaleku ondoko aterpe publikoa. - Idiazabal
– Plaza nagusia, 1. - Itsasondo
– Kale Nagusia, 25. - Lazkao
– Intxaurrondo, Uhaitz kalea, 3.
– Ipotx, Hirigoien kalea, 8. - Legazpi
– Euskal Herria plaza.
– Lau Bide auzoa, 16. - Legorreta
– Plaza nagusia, 1. - Mutiloa
– Mutiloa bildua, 1B. - Olaberria
– San Joan plaza. - Ordizia
– Kale Nagusia, 40.
– Gipuzkoa kalea, 15.
– Majoria plaza, 2. - Ormaiztegi
– Basotxulo elkartea. Muxika Egurastokia, 5. - Segura
– Zurbano etxea. - Urretxu
– Labeaga, 8.
– Iparragirre 12, behea. - Zaldibia
– Santa Fe, 46. - Zegama
– San Martin, 7. - Zerain
– Elizako arkupeak. - Zumarraga
– Secundino Esnaola, 26.
– Iparragirre etorbidea, 4.
– Kalebarren, 12.
– Leturia plaza, 4.
– San Gregorio, 14.