RC BAL taldeak irabazi du Haurrugby txapelketa
Ordizia eta Beasainen Haurrugby ekimenaren 12. edizioa egin dute. Euskal Herriko, Frantziako eta Espainiako 16 taldetako gaztetxoek parte hartu dute. Frantzia Hegoaldeko RC BAL taldea nagusitu da. Bigarren postua Pont Long taldeak lortu du eta hirugarrena Bucau Tarnos Stadek. Ordizia Rugby Elkartea seigarren postuan sailkatu da.













