Angel Oiarbide: "Egun historikoa da, goierritarrontzako mugarri bat"
Goierritarrek erabakitzeko aukera izan dutela ikusita gustura agertu da Angel Oiarbide Gure Esku Dagoko bozeramailea. Ekainaren 5a “egun historikoa” izan dela deritzo, eta etorkizunari begira “mugarri” izango dela. “Ez da ahaztu behar, Goierrin prozesu bat egin dugula honaino iristeko, ahalik eta goierritar gehienak protagonista izateko prozesu bat, ahalik eta goierritar gehienak sentiarazteko egun garrantzitsu bateko parte garela”. Goierriko Euskal Herriko gainerako herrientzat “eredu bat” sortu duelakoan dago idiazabaldarra; “Jende asko daukagu begira, eta nik dudarik ez daukat eredurik borobilena borobiltzeko daukagula. Ekainaren 5ak beste eredu batzuk borobiltzen hasten lagunduko digu goierritarroi”.
Prozesuaren hazia Goierrien egon bada ere, “gainerako herri eta eskualdeei bide bat irekitzeko” asmoz egin dutela dio, eta horren adibide da Goierrin ez ezik, beste 11 herritan ere galdeketak egin izana. Datorren urtean berriz, beste 60 herrik antolatuko dituzte galdeketak; zentzu horretan, Goierrin egindako lanketa “Euskal Herrira zabaltzen” ari dela uste du. “Hemen ez da ezer bukatu, hasi baizik”.
Adierazpen horiek Goierriko Hitzak bihar argitaratuko duen elkarrizketaren aurrerapena dira.
Ekainaren 5ko herri galdeketa
Ekainaren 5ko herri galdeketa
Gabiria
Lazkao
Ezkio
Ezkio
Ezkio
Ezkio
Ormaiztegi
Ormaiztegi
Ormaiztegi
Ormaiztegi
Ormaiztegi
Ormaiztegi
Ekainak 5eko herri galdeketa
Ekainak 5eko herri galdeketa
Ekainak 5eko herri galdeketa
Ekainak 5eko herri galdeketa
Ekainak 5eko herri galdeketa
Ekainak 5eko herri galdeketa
Ekainak 5eko herri galdeketa
Ekainaren 5eko galdeketa
Ekainaren 5eko galdeketa
Olaberria
Legorreta
Lazkao
Galdeketa













