Galdeketan 15.724 goierritarrek eman dute botoa
Herritarrek eman dute hitza eta dagoeneko zabaldu dituzte emaitzak ere. 20:00etan puntuan itxi dituzte boto kutxak, eta kontaketaren ondoren, aurreneko datuak zabaldu ditu antolakuntzak. Guztira 15.724 goierritarrek eman dute gaur botoa, horretarako eskubidea zuten herritarren %27ak. Guztira galdeketak egin dituzten 34 herrien datuak kontuan hartuta berriz, 37.349 izan dira boto emaileak, deituta zeudenen %29,80.
Angel Oiarbide Gure Esku Dagoko bozeramailea gustura agertu da emaitzekin eta gaur, “herritarrek hitza eman eta erabakitzea normaltasunez” egin daitekeela irudikatu dutela dio. “Normaltasunari terrenoa irabazten ari gara eta gaur oso gauza garrantzitsu bat irudikatu dugu: gero eta jende gehiago garela herri honetan pelikula honen amaiera ikusten dugunak, eta amaiera hori da euskal herritarrak hautesontzi baten aurrean, papela eskuan, borondatea bihotzean eta erabakitzen. Hori da gaur irudikatu duguna”.
- Unea iritsi da: galdeketa martxan da
- Galdeketaren goizeko kronika bideoan
- Angel Oiarbide: “Egun historikoa da, goierritarrontzako mugarri bat”
Ekainaren 5ko herri galdeketa
Ekainaren 5ko herri galdeketa
Gabiria
Lazkao
Ezkio
Ezkio
Ezkio
Ezkio
Ormaiztegi
Ormaiztegi
Ormaiztegi
Ormaiztegi
Ormaiztegi
Ormaiztegi
Ekainak 5eko herri galdeketa
Ekainak 5eko herri galdeketa
Ekainak 5eko herri galdeketa
Ekainak 5eko herri galdeketa
Ekainak 5eko herri galdeketa
Ekainak 5eko herri galdeketa
Ekainak 5eko herri galdeketa
Ekainaren 5eko galdeketa
Ekainaren 5eko galdeketa
Olaberria
Legorreta
Lazkao
Galdeketa













