12:00etako parte hartze datuen arabera, %10,3ak eman du botoa lehen hiru orduetan.

Ormaiztegiko Basotxulo elkartean, botoa ematen. / Arg.: Maialen Igartua
Gure Esku Dagok zabaldutako datuen arabera, Goierrin 5.975 lagunek (%10,3) eman dute botoa 09:00etatik 12:00etara. Guztira 58.066 goierritarrek eman dezakete gaur botoa.
Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan? galderari erantzuteko aukera dute, baiezkoarekin, ezezkoarekin edo boto zuriarekin. Iluntzeko zortzietan itxiko dituzte hauteslekuak.
Dokumentu honetan herriz herri ikus daitezke Goierriko zein beste herrietako parte hartze datuak:
Parte hartze datuak. Nabarmentzekoa da Mutiloako eta Itsasoko parte hartzea: %32.
Galdeketaren aitzakian, gainera,
hainbat ekintza eta jaialdi antolatu dituzte Goierriko herrietan. Hortaz, jai giroa da nagusi.