Lehertu du erabakitze eskubidearen aldeko festak!
Kosta zaio, baina lehertu du erabakitze eskubidearen aldeko festak Urretxu eta Zumarragan ere. Eguerdian jende ilarak osatu dira bozka lekuetan eta Areizaga-Kalebarren plazari erabakitze eskubidearen aldeko plaza deitu beharko zaio
Kosta zaio, baina lehertu du erabakitze eskubidearen aldeko festak Urretxu eta Zumarragan ere. Eguerdian jende ilarak osatu dira bozka lekuetan eta Areizaga-Kalebarren plazari erabakitze eskubidearen aldeko plaza deitu beharko zaio hemendik aurrera. Iparragirre erraldoia ere festan murgildu da. Kalejira egin du, dultzaineroekin batera, Pagoetatik irtenda. Eitzatarrek, berriz, primerako hamaiketakoa egin dute Irrika elkartean eta ondoren korrika eta saltoka jaitsi dira Areizaga-Kalebarrenera. Argazkiak ikusteko, sakatu hemen.