Asier Santanak Real Union taldea entrenatuko du
Asier Santana tekniko idiazabaldarrak Real Union taldea entrenatuko du datorren denboraldian. Egoera zailean dago Irungo taldea, bai ekonomikoki eta baita kirol arloan ere. Hala, kirol proiektu sendo bat osatzea eta bigarren mailarako igoera lortzen saiatzea izango da Santanaren ardura.
Santanak ibilbide luzea egin du Realari lotuta, teknikari nahiz entrenatzaile lanetan. Bigarren B mailako Sansen aritu izan da, Imanol Idiakezen eta Meho Kodroren laguntzaile moduan lehendabizi, eta entrenatzaile moduan gero. Lehen taldearen ardura ere izan zuen hainbat hilabetez, Moyes entrenatzailea fitxatu aurretik.