Abuztuaren 23ra arte egongo da ikusgai. Ostiralero bisita gidatuak egingo dituzte.
Donostia 2016 egitasmoaren barruan,
1839. Bergarako Besarkadaren aurrean: Keinua eta interpretazioa erakusketa prestatu du Ormaiztegiko
Zumalakarregi museoak. Bihar inauguratuko dute, 19:00etan. Abuztuaren 23ra arte egongo da irekita, eta
ostiralero bisita gidatuak egingo dituzte.
Erakusketak 25 museo eta dokumentazio zentrotako
90 artelan eta dokumentu biltzen ditu. Gehienak, Begarako Besarkadaren ingurukoak dira: aurretik bake itunak lortzeko egindako ahaleginak, Bergarako Besarkadaren
ikonografia eta bibliografia… Horrez gain, beste bake itun batzuk ere ageri dira erakusketan.
Erakusketa hau Donostia 2016 egitasmoko
Bake Ituna proiektuaren barruan kokatzen da. Erakusketa nagusiak Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean eta San Telmo museoan egingo dituzte. Artearen historian, bakea nola irudikatu den aztertzea da proiektuaren helburua.
Erakusketari lotutako ekintzak
Erakusketaren harira, hainbat ekintza pedagogiko antolatu ditu Zumalakarregi museoak. Uztailaren 15ean, Bergarako Besarkadaren ondorengo ospakizunetan aurkeztutako
dantzei buruzko tailerra eta ikuskizuna izango dira.