Orkli koopertibak AENORen enpresa osasungarrien ziurtagiria jaso du
Ordiziako Orkli koopertaiba zorioneko dago, AENOR erakundeak ematen dituen enpresa osasungarrien ziurtagiria jaso baitu. Gainera, izendapen hori jasotzen duen industria arloko Euskal Herriko lehen enpresa da. 1982an sortu zuten Orkli eta berokuntzako, ur bero sanitariorako eta etxetresnetarako osagaiak fabrikatzen ditu.
Enpresako iturriek azaldu dutenez, jasotako agiria “azken urte hauetan egindako ahaleginaren emaitza” da.”Ziurtagiri honek baieztatzen du ORKLIko kudeaketa sistemak langileen osasuna, ongizatea eta segurtasuna babesten dituela, baita lan ingurunearen jasangarritasuna ere”. Ziurtagiria lortzeko, enpresek AENORen Enpresa Osasungarri Modeloaren baldintzak bete eta lan ingurunean eragin dezaketen arrisku-faktoreak identifikatu behar dituzte. Helburua, beti ere, “faktore horiek kontrolatu, gutxitu eta ezabatzea” litzateke. Arrisku-faktoreak lau eremutan banatzen dira: ingurune fisikoa, ingurune psikosoziala, osasun-baliabideak eta komunitatean enpresaren parte hartzea.
ORKLIk martxan jarri duen kudeaketa sistemak, AENORek ziurtatu duenaren arabera, langileen osasuna eta ongizatea hobetu, motibazioa bultzatu, enpresaren produktibitatea lehiakortasuna eta jasangarritasuna handitu eta osasun-kostuak gutxitzen ditu.