Sendatu eta gero, berriz ere hegan
Gipuzkoako Parketxe Sareak hainbat hegazti askatu ditu asteburuan, Lizarrustiko eta Arditurriko parketxeetan. Igeldoko Arrano Etxean jaso eta gaixotasun edo zauriak sendatzen aritu eta gero, dagoeneko osatuta dauden hegaztiak dira, eta berriz ere aske utzi nahi izan dituzte.
Larunbatean egin zuten aurreneko saioa Ataungo Lizarrusti parketxean. Igandean berriz, beste horrenbeste egin zuten Oiartzungo Arditurrin. Parketxe Sareak azaldu duenez, “bietara jende mordoa” gerturatu zen, batez ere familiak.