Larunbatean, Beasainen, La Salle ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako Izartxo Aisialdi Taldeen topaketa izango da. Beasaingo taldeaz gain, Donostia, Irun, Bilbo, Sestao, Eibar, Zarautz eta Andoaingoak etorriko dira. Guztira, 400 bat lagun elkartzea aurreik...

Larunbatean, Beasainen, La Salle ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako Izartxo Aisialdi Taldeen topaketa izango da. Beasaingo taldeaz gain, Donostia, Irun, Bilbo, Sestao, Eibar, Zarautz eta Andoaingoak etorriko dira. Guztira, 400 bat lagun elkartzea aurreikusten du Mikel Garcia Beasaingo La Salleko Izartxo taldearen arduradunak.
Bi urtean behin, txandaka, herri desberdinetan egiten duten festa da. Duela bi urte Donostian egin zen. Taldeen artean harremanak sendotzea da helburua.
Egun osoko egitaraua
Larunbaterako egun osoko egitaraua prestatu dute. 10:30ean, harrera eta ongi etorria egingo diete taldeei, La Salle ikastetxean. 11:00etan hasiera agurra egingo zaie haurrei Andre Mari Zeruratuaren Parrokian. 11:30ean ginkana proba egingo dute Loinazko San Martin plazan. Goiza bukatzeko, 12:30ean, apar festa eta 13:30ean bazkari herrikoia egingo dute La Sallen.
Bazkalondoren, 14:15ean eskulan tailerrak eta 15:30ean puzgarriak izango dituzte haurrek aukeran La Sallen. Azkeneko ekitaldia, dantzaoke-dantzaldia izango da, 17:15etik 18:15era bitartean, Loinazko San Martin plazan egingo dute.