«Alkate banintz, herritarrekin gehiago hitz egingo nuke»
Luis Mari Goia (Mutiloa, 1964) harakina da ogibidez 16 urte zituenetik. Gaztea zela, bost urtez egon zen Gasteizko harategi batean ogibidea ...
Luis Mari Goia (Mutiloa, 1964) harakina da ogibidez 16 urte zituenetik. Gaztea zela, bost urtez egon zen Gasteizko harategi batean ogibidea ikasten. 22 urterekin Idiazabalera itzuli zen eta egun gobernatzen duen harategia ireki zuen bertan. 30 urte daramatza negozioarekin. Kotxeak eta motorrak ditu zaletasun, baina errugbia ere gogoko du, ez da gutxiagorako, bi semeak errugbilariak ditu eta.
Zein zaletasun dituzu?
Kotxeak eta motorrak.
Liburu bat.
Lucy Rees-en La mente del caballo.
Musika talde bat.
Barricada.
Abesti bat.
Exkixuren edozein.
Janari bat.
Bat esatearren, oilaskoa labean.
Edari bat.
Garagardoa.
Oporretarako leku bat.
Iaz txundituta gelditu nintzen Gironako kostaldearekin.
Goierriko txoko bat.
Beunde.
Amets bat.
Gure Esku Dago.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Bi semeetako batek egindako kamiseta bat.
Zeri diozu beldurra?
Ezeri.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Haurren jolasak.
Gorroto duzuna.
Azpikeria.
Idiazabalgo alkate bazina?
Herritarrekin gehiago hitz egiten saiatuko nintzateke.
Idiazabalen biziko ez bazina.
Goierriko beste edozein lekutan.