Bertsoak Dantzan izeneko emanaldi berezia eskaini zuten atzo elkarlanean Ordiziako Amets Bide dantza taldeak eta Goierriko Bertso Eskolak. Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 40. urteurreneko ekitaldien barruan, bertsoa eta dantza uztartu zituzten Baratze pilotalekuan.
Ikuskizun berriak dantza eta bertsoa uztartu nahi izan ditu. Bi taldeen elkarlanarekin joan dira ikuskizuna zehazten eta horren erakusle izan zen kantatzen ziren bertsoak momentuan dantzatzea. Era berean, “bat-batekotasunetik” ere esperimentatu zuten, izan ere, amaiera aldera dantzariek bertsotan egin zutelako, eta bertsolariek dantza pausoak egin zituztelako.
Aitor Furundarena eta Iñaki Telleria musikari goierritarren kolaborazio berezia izan zuen ikuskizunak. Aurkezle lanetan, berriz, Xabin Fernandez ibili zen.
Bi taldeen harremanak sustatze aldera, asteburu pasa egin dute Segurako aterpetxean bai dantzari zein bertsolariek.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.