Ion Izagirre ormaiztegiarrak bigarren postuan bukatu du Suitzako Itzulia
Movistar taldeko Ion Izagirrek podiumeko bigarren postua lortu du Suitzako Itzuliko sailkapen orokorrean. Gaurko etapa, bederatzigarrena eta azkena, eguraldiagatik, behar baino laburragoa izan da eta hirugarren postuan sartu da helmugan. Honela, sailkapen orokorrean postu bat gehiago igotzea lortu du ormaiztegiarrak. Astanako Miguel Angel Lopez kolonbiarrak irabazi du Suitzako Itzulia.
Izagirrek aitortu duenez, presio handiarekin atera da gaur, atzoko erlojuz kontrako etapa irabazi eta sailkapen orokorrean hirugarren postuan egonda.
Espainiako txapelketetan du orain burua jarrita Izagirrek. Oraindik erabaki gabe du Frantziako Tourrean izango den ala ez.