
Atzo San Joan txapelketako finalak jokatu zituzten Ederrena pilotalekuan. Kadete mailan, Unai Mata Antton Apezetxeari nagusitu zitzaion. Gazte mailako txapelketa, berriz, Iraitz Zubizarreta ataundarrak irabazi zuen. 18 eta 8 nagusitu zitzaion Julen Aizpururi. Bukatzeko, senior mailako txapelketa Azpiri bizkaitarrak eta Tabar nafarrak irabazi zuten. Gaur, 10:30etik aurrera, San Joan Txiki txapelketa jokatuko dute.